Teresa Gaztañaga eta Borja Osés: "Esteroideak? Ez, eskerrik asko.'

Teresa Gaztañaga eta Borja Osés

Esteroideak irabazi handiko merkatu bihurtu dira. Izan ere, hala gizarte mailaren aldetik (gorputz irudia) nola kirol mota batzuetan (dopina den arren) arraakstarako beharrezkotzat eskaintzen dira. Erosten errazak dira; banaketan, publizitatean eta salmentan zuzeneko erantzukizunik ez dago; eta dakartzaten kalteak ez dira ezagunak. Horrek guztiak kontsumoa bultzatzen du, eta 1990eko hamarkadaz geroztik kontsumoa haziz joan da hainbat herrialdetan, hala nola Espainian. 25 urtetik 34ra bitarteko adin tartean kontsumitzen da gehien.

Osasunaren aldetik kalteak dakartza; batzuetan, konponezinak diren kalteak. Kalte horiek gibelekoak, ugalketa aparatukoak, zirkulazio aparatukoak (heriotza goiztiarra barne) eta psikiatrikoak izaten dira; gainera, mendekotasuna eragiten dute. Osasun publikoko arazo bat da, eta gero eta handiagoa da lehiaketako kirolik egiten ez duten arren hainbat helburu edo motibaziorekin gimnasioetan, fitness nahiz estetika zentroetan, kiroldegietan, oposizioak prestatzeko akademietan... jarduera fisikoa egiten dutenen artean, gehiegikeriaz eta kontrolik gabe.

Ondorioz, berariazko arauak egin dira, substantzia horien trafikoa eta hornidura geldiarazteko; polizia operazioak eta prozedura judizialak egin dira gai horretan delituzko jokabideak dituztenen aurka; eta sentiberatze kanpainak abiarazi dira substantzia horien erabilerak giza osasunari dakarkion arriskua ezagutarazteko.

Teresa Gaztañaga doktorea da Kirol Medikuntzan, eta EKIME elkarteko lehendakaria; eta Borja Osés kiroleko abokatua da, eta Espainiako txapeldun izandako triatleta ohia.