
Irekiera eta ordutegiak udan:
Ekainaren 1etik irailaren 13ra, 10:00etik 21:30etara (irekiera berezia maiatzaren 1etik 31ra, 13:00etatik 20:00etara)
10 metroko plataforma irekitzea: ekaineko, uztaileko eta irailako ostiraletan 17:00etatik 19:00etara
Ekitaldia baino lehenago, administraziora etorri behar duzu (8:30etik 18:00etara), zure baimen orria betetzeko.
Adingabea baldin bazara (gutxienez 7 urte izanda), guraso batek edo tutoreak lagunduta entregatu beharko duzu orria, hark sina dezan.
Bihotz indartsua dutenentzat soilik!
Erabilera arauak:
- Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen denboraldian egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
- Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa (ile luzea baldin baduzu) eta txankletak.
- Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka, pilotekin...
- Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
- Egin kasu soroslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.
Haur jolastokiaren eta familia igerilekuaren ondoan dago.

