Tranpolinaren 60. urteurrena

1959ko abuztuan, Espainiako 49. Igeriketa Txapelketak zirela eta, Estadio eta haren tranpolina estreinatu ziren. Orduz geroztik, nahi gabe, tranpolin hau Estadioren bilakaeraren ikur eta lekuko bihurtu da.

Tranpolinaren 60. urteurrena

Erromako Ostia auzoko Kursaal hoteleko trampolino hartan inspiratua, egile hauek izan zituen: Emilio Apraiz (1975ean hila) eta Jesus Guinea (1994an hila) arkitektoak, eta Luis Maria Sanchez aparejadorea.