Unai García e Ibai Rico: "Zatoz mendira: 2014/15eko mendi-ibiltaritza eta mendizaletasuna"

Unai García e Ibai Rico

Unai Garcíak eta Ibai Ricok, bi-biak gure bide eta mendien sekretuen zale eta aditu eta Fundazioaren mendi-ibiltaritzako eta mendizaletasuneko egitarauetako gidari, 2014/15 denboraldiko zidor- eta mendi-irteeren egitarau berria aurkeztu zuten.

Aurkezpenari ekiteko, lehendabizi irudiak eta pasadizoak baliatu zituzten, iragan 2013/14 denboraldi arrakastatsuaren atzera begirako bat emanez, guztia denboraldi honetan egindako paseoei eta gailur-igoerei buruzko xehetasunak eskaini aurretik.

Aralarretik Pirinioetaraino, Anboton eta beste bazter ezezagun batzuetan barrena, ezin ingurune horien gonbidapenari uko egin, beste urte batez beraien bazterrak aurkitzeko eta gozatzeko.

Ibaik eta Unaik zera nabarmendu zuten: ‘natur ingurunera irteerak egiteak jite soziala duela, zidor-ibiltaritzaren kasuan haren ondare naturalaren, historikoaren eta artistikoaren bitartez parte-hartzaileak ingurunerik gertuena ezagutzen doazelako, eta mendi-igoeren kasuan gero eta erronka zailagoei aurre egiten doazelako’. 

Mendi-ibiltaritzako irteerak hilaren hirugarren larunbatean izaten dira, 2015eko iraila eta 2016ko ekaina bitartean, eta mendi-igoerak egiteko egunak, urriko, azaroko, martxoko eta maiatzeko azken igandean eta ekaineko azken asteburuan, zeinetan bi eguneko zeharkaldia egiten baita.