Unai García e Iñaki Garay: 'ibilzaletasuna eta mendigoizaletasuna 2017/18' eta Tecnología útil para tu seguridad en el monte

Unai García eta Iñaki Garay

Unai García eta Iñaki Garay mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztu ziguten, bada, 2017/2018 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatu zuten, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu zituzten.

Beren aurkezpena bukatzeko, mendian segurtasuna zaintzeko baliagarriena den egungo teknologia aztertu zuten. Saioaren bitartez, eta denboraldiko ibilzaletasun eta mendizaletasun egitarauaren bidez, gogoan izango dugu Alberto Zerain, Himalaiako Nanga Parbat mendira igotzean uda honetan hil zaigun Arabako alpinista.

Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako bidezidorretan barrena; era berean, zenbait txango egingo ditugu Bizkaira, Gipuzkoara eta Nafarroara. Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, Aragoiko Pirinioetatik Kantabria eta Asturiasen dauden Europako mendietaraino, hurbilagoko gailurrak ere ahaztu gabe. Halaber, neguko irteerak egingo ditugu, dela erraketekin, dela iraupen eskian aritzeko.

Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.