
Unai García eta Iñaki Garay mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztu ziguten, bada, 2017/2018 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatu zuten, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu zituzten.
Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako bidezidorretan barrena; era berean, zenbait txango egingo ditugu Bizkaira eta Burgosa; eta gaueko irteera bat egingo dugu (denboraldi honetako berritasuna). Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, mendebaldeko Pirinioetatik Kantabria eta Asturiasen dauden Europako mendietaraino, hurbilagoko gailurrak ere ahaztu gabe. Oraingoan ere egingo dugu iraupen eskiko irteera; eta, berritasun gisa, bat ez baizik bi izango dira erraketa irteerak, eta Dolomitetan astebeteko esperientzia bat proposatzen dugu.
Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.
