
Irudiak eta pasadizoak lagun, aurreko denboraldiak errepasatu zituzten. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu zituzten. Irteera bakoitza berezia da... Eta bidezidor kiroleko denboraldi honetan baditugu 0 km diren irteera batzuk.
Bidezidor kiroleko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako eta Bizkaiko bidezidorretan barrena. Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, ekialdeko Pirinioetatik Asturiasko Europako mendietaraino, Kantauriar mendikateraino, Euskal Herriko arkuko mendietaraino, baita Guadarrama mendilerroraino ere; azken mendilerro horretan, hango gailur altuena ezagutuko dugu. Bere horretan eutsiko diegu elur erraketetako irteerei eta teknika alpinoetakoari. Gainera, kanpaina honetako hiru proposamen berri aurkezten dizkizugu: Guadarrama mendilerroko asteburuko irteera; Mont Blanceko Tourra, astebetekoa, Alpeetan barrena; eta, hirugarrenik, bidezidor kiroleko irteerak, 0 kilometrokoak, garraio publikoan ere irisgarriak diren Gasteizko ingurumarietan barrena, familian egiteko edo jarduera horretan hasteko.
Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.
Bidezidor kiroleko goizeko saioak irailaren 11n (larunbata) hasiko dira (azkena, maiatzaren 14an izango da); eta lehenengo mendi txangoa irailaren 25ean (larunbata) izango da (azkena, uztailaren 17an). Bi jardueretarako, izena emateko epea irekita dago jarduera baino 15 egun lehenagotik hasita, harrera lekura etorrita, 945 131 345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, toki guztiak bete arte.
