Unai García, Jabier Berasaluce eta Marta Hernáez: 'Ven al monte: senderismo y montañismo 2022/23'

Estadio Vital Fundazioak denboraldi berrian egingo diren bidezidor kiroleko eta mendizaletasuneko irteeren bere egitaraua aurkeztu zuen ostegunean (hilak 8), 18:30ean, Unai García eta Jabier Berasaluze bide-erakusleen eta Marta Hernáez ohiko parte-hartzailearen eskutik.

Unai García, Jabier Berasaluce eta Marta Hernáez

Aretoa Estadio Aretoak, gizarteko kirolari lotutako hitzaldi solasaldien egitarauak, berrikuntza garrantzitsu bat aurkeztu zuen aurten: leku aldaketa. Hileko saioen egoitza Vital Fundazioa Kulturuner lekualdatu da, Dendaraba dendagunera (Bake kalea, 5).

Oraingoan, hizlariek 2022/2023 denboraldiko Estadio Vital Fundazioaren bidezidor kiroleko irteeren eta mendi txangoen proposamen eta programa berria aurkeztu zituzten. Aurreko denboraldiak errepasatu zituzten, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztu zituzten.

Aipatzekoa da bi jarduerak (bidezidor kirola eta mendizaletasuna) publiko orokorrarentzat zuzenduta eta irekita daudela, ez bakarrik Estadio Vital Fundazioaren abonatuentzat.

Hizlariak:

  • Jabier Berasaluze: Jardueren arduradun berria. Goi mendiko bide-erakuslea.
  • Unai García Olano: Mendiko bide-erakuslea. ( basquemountainguides.com )
  • Marta Hernáez: Bidezidor kiroleko eta mendizaletasuneko ohiko parte-hartzailea.