Urtebetetze jaiak

Baldin zure semea edo alaba abonatua bada eta 5-12 urte bitartean baditu, Estadion ospatu dezakezu haren urtebetetze festa, nahiz eta haren adiskideak abonatuak ez izan, urritik maiatzera bitarteko ostiraletan.

Urtebetetze jaiak

Ostiral arratsaldeetan egiten ditugu, urritik maiatzera bitartean (jaiegunetan edo zubietan izan ezik). Aurrez hitzartu behar da, harrera lekura etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta (astegunetan, 8:30etik 18:00etara), ospakizuna baino astebete lehenago gutxienez. Egun horietatik kanpora, gonbidatu guztiek izan beharko dute abonatuak.

Urtebetetzea 17:45ean hasten da. Hasteko, kafetegiko askari ederra, eta kiroldegiko joko gidatuen egitarau osoa.

Askarian, honako hauek datoz:
•    Napolitar pizza laurdena.
•    Urdaiazpiko eta gazta urtuzko sandwich erdia.
•    Kakao kremazko sandwich erdia.
•    Freskagarri bat (Coca Cola / Fanta / Aquarius).
•    Patata poltsatxo bat edo antzekoa (Cheetos...).
•    Nestle izozki kono bat.

Guztia, pertsonako 12 euroren prezioan. Gainera, gurasoentzako askari on bat ere eskaini ahal dizugu.

Zure laguntza behar dugu

•    Talde osoak batera sartu beharko du Estadiora, 17:30etik aurrera.
•    Haurrak kafetegian hartuko ditugu. Sarreratik kafetegira eramatea eta ospakizunaren gainbegiratzea urtebetetzea kontratatzen duenaren ardura da.
•    Kiroldegian jolasteko, zola garbia duten kirol oinetakoak behar dira. Bestela, oinutsik jolastu behar da.
•    Ospakizunera datozen haurrek ez dute baimenik estalitako edo erreserbapeko beste edozein instalaziotan sartzeko.
•    Kontratatzailearen ardura da ospakizunaren garapena zaintzea, bereziki instalazioen erabilera egokiari eta tratu onari, gainerako pertsonekiko errespetuari eta Estadioko langileen arauak eta jarraibideak betetzeari dagokienez.

Informazio gehiago, harrera lekuan (tel.: 945 131 345).