
Gaur egun, Mendebaldeko gure gizarte honek azkar egiten du aurrera kirolari aplikatutako zientziak elikatzen eta aurreratzen dituzten datuen, informazioaren eta ezagutzen ekoizpenean eta metaketan. Hala ere, horizonteak hedatzeko egoera mesedegarri hori gorabehera, nahikoa zantzu daude emakumeak jarduera fisikoan eta kirolean duen potentzialari eta rolari buruz informazio nahikorik ez dugula eta orientazio desegokia dugula planteatzeko.
Alde onari begiratuta, egokitu gabeko ereduekin emakume kirolaria iritsi baldin bada iritsi den lekuraino, uste izatekoa da oraindik hobetzeko tarte handia dagoela kirol diziplina gehienetan.
Erronka horretan, funtsezkoa da emakume kirolariekin lan egiten duten profesionalak (entrenatzaileak, nutrizionistak, eta abar) berariaz prestatzea. Emakumea eredu konplexuagoa denez, profesional horien prestakuntza eta formakuntza mailak handiagoa izan behar du. Zailagoa da emakume bat entrenatzea, baina emakumeek lor ditzaketen mugak oraindik misterio bat dira.
Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz aritu gara Ruthekin eta Beatrizekin, eta beren ikuspegiak eman dituzte.
- Virginia A. Aparicio, Gorputz eta Kirol Hezkuntzako doktorea, emakume kirolariaren fisiologian eta patologietan espezializatutako ikertzailea.
- Ruth Brito, Gorputz eta Kirol Hezkuntzako lizentziaduna, distantzia luzeko munduko triatleta profesional txapelduna (2012), Estadio Fundazioko triatloi eskolako arduraduna.
- Beatriz Ruesga, Diplomada en Fisioterapeuta con más de diez años de experienvia en el ámbito de la Salud de la Mujer, especializada en Fisioterapia Uroginecologica y Obstetrica (esential.es).
