Xabier González, David Rupérez eta Ignacio Peralta: 'Easo Politeknikoa y otros centros activos de trabajo'

Xabier González, David Rupérez eta Ignacio Peralta

Easongizatea programak, jarduera fisiko erregularra eginez, Easo Politeknikoko langileen osasuna eta ongizatea hobetzen ditu, eta ikastetxe publiko baten osasun-ongizateen kudeaketaren eredu da.

Donostiako lanbide heziketako ikastetxe horrek bere langileei (eta ikasleei) eskaintzen dien ekintzen zerbitzua irekia da, diziplina anitzekoa, doakoa eta egun osokoa. Ekintza horiek osasunari, ongizateari eta prebentzioari lotuta daude: yoga saioak, entrenamendu fisiko pertsonala, lehen sorospenetako ikastaroak, ergonomia, nutrizio pertsonalizatua...

Bizimodua da osasunean eragin handiena duen faktorea, eta funtsezkoa da bizi ohitura osasungarriak sustatzea —adibidez, lan ingurunean jarduera fisikoa egitea—, bai eta langileriaren borondatea eta lantokiaren inplikazioa izatea ere. Gai horiek lantzeko, hemen izango ditugu:

  • Xabier González, Gorputz Heziketako lizentziaduna, Easongizatea programaren koordinatzailea Donostiako EASO Politeknikoa.
  • David Rupérez, ergonomoa eta empresa osasungarrian eta ergonomian hezitzailea
  • Ignacio Peralta, Gympass expansion enpresako zuzendaria.