Zosketa - 2026ko udako haur eta junior ikastaroak

Hur-hurrean dugu uda. Agian, pentsatzen arituko zara nola antolatu zure seme edo alabaren egunerokoa, uda ondo zainduta, konpainia onean eta konfiantzazko ingurune batean dibertituz, jolastuz eta mugituz goza dezan.

Actividades infantiles

Ikastaro guztiek behar adina leku dituzte

Egun hauetan zehar telefonoz jarriko gara harremanetan zurekin ikastaro guztietan izena emateko. Plaza nahi izanez gero, 48 ordu izango dituzu gure ST birtualaren bidez baieztatzeko, zordunketa/kreditu txartelak erabiliz. Ordainketa egin ondoren, inskripzioa berretsiko da. Ordainketa garaiz egiten ez baduzu, automatikoki zure plaza galduko duzu.

Aurrez izena eman ez bazenuen eta udako jardueraren batean interesa baduzu, Mai18/Astl 10:00etatik aurrera jar zaitezke gurekin harremanetan Harreran (astelehenetik ostiralera bulego-ordutegian, 8:30etik 18:00etara), 945131345 telefonoan edo posta elektronikoz recepcion@fundacionestadio.eus helbidera idatziz.
 

Uda honetan ere, badatoz Estadiora  Kirola Euskaraz eta Sport & English, berrikuntza batzuekin; bai eta haurrentzako beste jarduera batzuk ere, Estadion uda goza dezaten.

Seme-alabak asteko goizetan olgatzea nahi baduzu, hemen dituzu:
Kirola Euskaraz (3 - 8 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2018 eta 2023 artean jaiotako haurrentzat.
Sport & English (8 - 12 urte bitartekoentzat): astegunetan, astebeteko txandetan, 9:00etatik 14:00etara, 2014 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat.

Astebeteko 7 txandarekin (jantoki zerbitzuaren aukerarekin, 15:30 arte - 78 €/astean, txandaren arabera):
Eka/22-26, Eka/29-Uzt/3, Uzt/6-10, Uzt/13-17, Utz/20-24, Uzt/27-31, Abu/31-Ira/4.

Gainera, haurrentzako eta juniorrentzako beste jarduera hauetan parte hartzera anima zaitezke: Tenis eskola, euskal pilota kanpusa, juniorbox, pádel, parkour, Tranpolin Jauziak eta Hondartza Boleibola.

Adi!

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.