Gazte igerilekua

Igerileku estali klimatizatua, 16 x 10 metrokoa, 28 ºC-ko tenperatura duena, eta 0,9 metroko batez besteko sakonera. Batez ere irakaskuntzarako eta lehiaketetarako da. Sorosleek etengabe artatua.

Irudia

Ez adiorik, gazte igerilekua

Irailaren 27an, gazte igerilekuak ateak itxiko ditu behin betiko.

Denboraldiko irekiera eta ordutegiak

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:30era
  • Larunbatetan, 9:00etatik 15:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan Itxita

Udako irekiera eta ordutegiak (maiatzaren 1etik aurrera):

 

  • Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 21:30etara egongo da irekita, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 8:00etatik 21:30etara, irailaren 26ra arte, 
  • Abuztuaren 1etik 15era eta irailaren 27tik aurrera itxita
Erabilera arauak:
  • Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa.
  • Ez erabili bermudarik edo "boardshort" delakorik, eta erabili txankletak.
  • Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka...
  • Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
  • Garaiz ibili, saioa bere orduan has eta buka dadin.
  • Egin kasu soroslearen eta/edo irakaslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.

Gazte eraikineko beheko solairuan dago. Sarbidea kaletik da, hala aldageletarako nola igerilekurako.