
Zer espero behar den (helburuak)
- Igeriketa:
- Crawl teknikaren funtsezko lanketa.
- Arnasketa bilaterala landuko dugu.
- Zangoen eta besoen propultsioa landuko dugu.
- Beste estilo batzuk (bular igeriketa, bizkar igeriketa...) hobetzea.
- Igeriketa saioko bolumenak: 700 - 1000 m.
- Bizikleta:
- Spinning: taldekako eskoletan lan egingo dugu, karga erregulagarriak dituzten bizikleta finkoekin. Ezin hobea da zangoetako indarra hobetzeko eta bihotz-biriken sistemarako.
- Saioaren iraupena: 45 minutu.
- Oinezko lasterketa:
- Entrenamendu aerobiko estentsiboa landuko dugu; hau da, 20 minutuz baino luzaroago arituko gara intentsitate ertainean.
- Lasterketako teknika lantzea.
- Entrenamendu pliometrikoak.
- Entrenamendu funtzionaleko eskola zuzendu batzuk egingo ditugu.
- Saioko bolumenak: 4 - 8 km (mailaren arabera).
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Autoestimua hobetzea.
- Beldurrak eta oztopoak kentzea.
- Forma fisikoa hobetzea.
Ekarri beharrekoa:
Asteartean:
- oinezko lasterketa: arropa erosoa eta kirol oinetakoak.
- igeriketa: txanoa, betaurrekoak, bainujantzia, txankletak eta xukadera.
Ostegunean:
- bizikleta, kaskoa eta erremintak (ponpa, gurpilaren tamainari dagokion kamera, eta pneumatikoak askatzeko gailuak).
- spinning: xukadera eta botila (neguan).
