Irekiera eta ordutegiak:
- Astegunetan, 7:00etatik 21:30era; asteburu eta jaiegunetan, 8:00etatik 21:30era.
Ezaugarriak:
- 16 x 13 metroko luze-zabalera.
- Tenperatura: 28 - 32 °C.
- Sakonera: 0,90 eta 1,20 m artekoa. Hondo uniformea eta malda oso leuna, ikaskuntza errazteko eta urarekiko beldurra apaltzeko.
- Hidromasaje gunea du, hormako ur bultzagailuekin, zurrustekin eta ur jauziekin.
Erabilera arauak:
- Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
- Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa.
- Ez erabili bermudarik edo "boardshort" delakorik, eta erabili txankletak.
- Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka...
- Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
- Garaiz ibili, saioa bere orduan has eta buka dadin.
- Egin kasu soroslearen eta/edo irakaslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.
Igerileku estaliaren eraikineko lehenengo solairuan dago.





