José Luis Pérez: "Teknologia kirolean: cyborg-kirolariak?"

José Luis Pérez

José Luis Pérez Triviño,. Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titularra, ‘Fair Play’ aldizkariko zuzendaria, Kirolaren Filosofiako Espainiar Elkarteko presidentea eta, besteak beste, ‘Ética y deporte’ (2011) (Etika eta kirola) liburuaren egilea, Aula Estadio Aretotik igaro zen, kirol-errendimenduaren hobekuntza batzuen, kirolarien berezko hobekuntzaz kanpokoen, ikuspegi bat azaltzeko —dopin farmakologikoa, genetikoa edo neurologikoa, tresneria, ganbera hipobarikoak edo krioterapeutikoak, inplante mekanikoak…—, izan ere, halakoak gaur egungo kirol-lehiaketen erregulazioa desafiatzen ari dira.

Kirolaren ‘cyborgtzea’k leku bat hartu du kirol arloko kontzientzia mediko garaikidean. Planteatzen den paradoxa da, inplante mekanikoak, argi eta garbi sortu zirela kirolarientzako —gehienetan, desgaituak— helburu terapeutiko batekin eta haien gaitasun fisikoak berroneratzeko, baina errendimendu fisikoa hobetzen duten ondorioak ekarri dituzte. Hain zuzen ere, oraingo garapen teknikoak batzuetan ekarri du, inplantedun kirolariek, ‘cyborgak’, desgaitasun bako kirolariek baino kirol-marka eta -emaitza hobeak lortzea; beraz haiek galdatzen dute ez ditzatela mugatu desgaituentzako lehiaketetan parte hartzera, eta eskatzen dute atleta normalen lehiaketa berberetan lehiatzea. Horixe da, ‘Oscar Pistorius hegoafrikar atleta paralitikoaren kasua, seguruenez entzute handiena lortu duen cyborg kirolaria, zeinen erreklamazioek ataka gaiztoan ezarri baitituzte eliteko kirolaren zimendu batzuk, zalantza eginarazten baitigute onartua izan behar duenez hark kirol probetan parte hartzea eta, izatekoetan ere, zeintzuk baldintzatan’.

José Luisek xehetasunez aztertu zituen, cyborg kirolariek kirolari ez-desgaituentzat pentsatutako lehiaketetan parte hartzearen aldeko eta kontrako argudioak.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta halaber eskura eduki ahal duzu Grabazio osoa.