
Juan Manuel Encinas, neurozientzian doktorea eta Achucarro Basque Center for Neuroscienceko ikerlaria, Aula Estadio Aretoan izan zen, ariketa fisikoak neuronetan eta, beraz, burmuinaren funtzionamenduan dituen ondorioei buruzko azken ezagutzak azaltzeko.
Badakigu organismo dinamikoak garena eta, horregatik, mugimendua behar duguna jatea bezainbeste, eta jarduera fisikoa ezinbestekoa dena ez bakarrik gure osasunerako eta ongizaterako, ezpada ze, bestalde, baita geldirik egoteak gaixotu egiten gaituena ere. Baina, gainera, neuronen gaineko ikerketa berrienei esker, badakigu ere hark burumuinean eragiten dituen ondorio onak itzelak direna.
Juan Manuelek adierazi bezala, ariketa fisikoak ‘eragiten du burmuinaren funtzionamendurako funtsezkoak diren molekulen sintesia eta berorien askapena areagotzea, hala nola neurotransmisoreak eta zenbait faktore trofiko, eta horiek ere, euren aldetik, eragiten dute burmuineko baskulatura sortzea eta haien arteko konexioak aldatzeko gaitasuna: neuroplastikotasuna’. Baita hobetzen du ere autofagia, hau da, burmuinak bere ‘hondakinak’, neuronek eta euren aktibitateak sorrarazten dituztenak, iraizteko duen gaitasuna.
Gainera, areagotzen du burmuinak neurona berriak sortzeko duen gaitasuna –neurogenesia–; burmuinaren gaitasun liluragarri hori berriki aurkitu da eta oso garrantzitsua da oroimen berriak sorrarazteko, bai halaber, ikaskuntzarako, emozioen kontrolerako eta estresari eta depresioari ematen zaizkien erantzunetarako.
Juan Manuelek dioenez, ariketa fisikoak edozein pertsonaren burmuinean eta haren funtzionaltasunean dituen ondorio mesedegarriak—oroimena finkatzen du, arreta hobetzen…— ‘bereziki garrantzitsuak dira halako egoeretan non burmuinaren funtzioa arriskutan jartzen hasia den, hala nola: zahartzaroa, garun-hodietako istripuak eta nahasmendu neuroendekapenezkoak eta psikiatrikoak. Horrenbestez, bada, dagoeneko hasiak dira ariketa fisikoa ere erabiltzen, burmuinaren funtzioaren gainbeheraren kontra borrokatzeko estrategia terapeutikoaren parte gisa’.
