María Sagasti, Eneko Llinas eta Jonathan Martínez: 'Utilidades de la prueba de esfuerzo en el deporte''

María Sagasti, Eneko Llinas eta Jonathan Martínez

Kirol errendimenduaren ikuspegitik, esfortzu probak hainbat balio ematen dizkigu, gure sasoi mailari buruz oso informazio zehatza eskaintzen dizkigutenak, eta bakoitzarentzako esfortzu eta intentsitate egokienak zehazteko bidea ematen digutenak. Errendimenduko esfortzu probak kirolariari buruzko ia guztia esaten die entrenamenduaren arloko profesionalei: ea zer entrenamendu egiten aritu den (egokia edo ez), ea nekea duen edo ez, ea kalitatea duen edo ez, ea ondo edo gaizki jaten dituen karbohidratoak... Eta, gainera, errendimendua hobetzen bete-betean asmatzeko, entrenamendu zonak finkatzen dizkio zehaztasunez.

Gure helburua edozein dela ere, ezinbestekoa da kontrola eramatea eta esfortzu proba egitea. Izan ere, gero eta maizago egiten du kirola bakoitzak bere aldetik; bereziki, helburua osasuna zaintzea denean. Kirola egiten duenarentzat, ezinbestekoa da aldian-aldian esfortzu proba egitea (urtean behin egitea da onena), osasuna zaintzearren eta entrenamenduen intentsitatea zehaztasunez finkatzearren. Mariaren aburuz, «funtsezkoa da bermatzea baldintzarik onenetan gaudela egitera goazen kirol jardunerako, ez dagoela bateraezintasunik...». Esfortzu proba egiteak kirola % 100ean gozatzearen lasaitasuna ematen digu.

Gaia lantzera etorri zaizkigu:

  • María Sagasti, Gorputz Hezkuntzan espezializatutako medikua, homeopata eta kiroleko goi errendimenduko masterduna.
  • Eneko Llinas (Azken orduko absentzia,goizean entrenatzen ari zela bizikletan istripua izan baitzuen), DBHko irakaslea, ohiko korrikalaria eta triatleta amateurra 2018tik
  • Jonatán Martínez, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Animazioko goi mailako teknikaria, XMX Fitnesseko teknikaria. Estadioko Fitness Zerbitzuko eta Entrenamendu Pertsonaleko arduraduna.