¡Mójate! / Busti zaitez!

Uztailaren 5ean (igandea), 12:00etatik 20:00etara, beste jardunaldi bat egingo dugu Estadion, esklerosi anizkoitzari aurka egiteko borrokaren aldeko laguntza eta dirua biltzearren. Busti zaitez zu ere!

Uztailaren 5ean (igandea), 12:00etatik 20:00etara, tranpolineko igerilekuan, parte har ezazu esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko elkartasun jardunaldi batean. Aski duzu metro batzuk igeri egitea, eta diploma bat jasoko duzu. Keinua besterik ez da, baina… busti zaitez!

Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Mójate / Busti Zaitez kanpainaren 25. edizioa egingo da Euskadiko igerileku eta hondartzetan (uztailaren 14an), Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatuta.

Gizartea sentsibilizatzeko eta esklerosi anizkoitza nozitzen duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko ekintza da. Kanpaina honi atxiki zaizkion Euskadiko igerileku eta hondartzetan egiten da, eta pertsona guztiek parte har dezakete, libre eta doan.

Kanpainaren helburuak hauek dira:

-Gazteei eragiten dien gaixotasun sendaezin horri buruz gizartea sentsibilizatzea eta informatzea. 
-Euskadiko esklerosi anizkoitzaren zentroetan esklerosi anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkiegun errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea, haien bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoa baita.

Busti zaitez!