Paula Martínez: "Zer da eta nola prebenitu eta tratatu oin-zolako faszitisa?"

Paula Martínez

Paula Martínezek —fisioterapian eta podologian diplomatua eta oinen erreflexologiako tituluduna eta Espainiako Atletismo Federazioko laguntzailea— bere hitzaldia baliatu zuen jakin eragiteko zer ziren fasziak eta zer oin-zolako faszia, zein den haien funtzio garrantzitsua eta zeintzuk haren hanturaren —faszitisa— kausak, eta bereziki hura nola prebenitu eta tratatu.

Paulak zenbait modelo erabili zituen, oin-zolako faszia orpotik —kalkaneoa— behatz-oinarrietaraino, metatartsianoen buruetaraino, hedatzen den ehun-zerrenda lodia dela erakusteko, horren betekizuna dela oinaren zola tenkatzea oin-zolaren kurbadurari eusteko eta oin-zolaren gaineko joan-etorrien eraginak leuntzeko. Aipatu oin-zolaren faszia handitzen delarik, mina oso handia eta denbora luzerakoa izaten da.

Paularen arabera, ‘oro har, faszitisa gertatzen da “larregi erabiltzeagatik”’ —sarri gertatzen dena kirolarietan, hura bera luzatzeagatik edo lehendik daudelako hartarako joeradun faktore batzuk, eta sarriago gertatzen da 40 eta 70 urte bitarteko gizonezkoetan. Hainbeste ‘running’ egiten den garai hauetan ohikoa arazo bat da lasterkarien artean, bereziki oinetakoak edo atsedena egokiak ez badira, eta hark aste askoan utzi ditzake korrika ezin eginda’

Prebenitzea, oinetako egokiarekin, luzatze-ariketekin eta atsedenarekin, eta hasierako faseetan fisioterapiarekin —luzatzeak, masajeak, hotza— eta atsedenarekin tratatuz, oso eraginkorra da, nahiz eta kasu kronikoetan kirofanotik igaro beharra gerta litekeen, teknika gero eta eraginkorragoak baliatuz.