Susana Regüela, Martín Fiz eta atleta ohi bat: 'La vida después del deporte'

Susana Regüela, Martín Fiz eta una ex atleta

Goi mailara iristeko, ezinbestekoa da gutxi gorabehera 10.000 ordu edo 10 urte jarduera hori egiten ematea, 16 – 26 urte bitarteko adinetan, jende gehiena bere bokazioaren bila eta etorkizuneko lanbiderako prestatzen ari denean. Beraz, kirolariak, 30 edo 35 urte betetzean, gainerakoak bizitzan beren tokia aurkitzen hasi direnean eta beren lanbidean nolabaiteko aitorpena jasotzen hasi direnean, eurek edo bestek erabakita erretiratu beharrean izaten dira.

Erabaki hori beldurrez hartzen da, ziurgabetasunez, ilusioz, aukeraz, tristuraz, hutsunez, estutasunez eta beste mila emozioz, norbere burua berriz eraikitzeari eta berriz asmatzeari ekiteko, beste 10 urte eskatuko dituen inbertsio batean.

Erretiratzeko arrazoiak (lesioak, ikasketekin edo lanarekin bateratu ezina, errendimendu txikia, motibazio edo plazer eza...) funtsezkoak izango dira, eta ondorengo bizitzarako egokitzea erraztu edo zailduko dute. Hobe izaten da norbere borondatez eta modu planifikatuan erretiratzea; eta kirola ardatz duen identitate mediatikoa izateak zaildu egin dezake kiroletik kanpoko bizitza berrira egokitzea.

Susanaren ustez, «egin daitekeen akats handietako bat da kirol ibilbidearen bukaera planifikatzerik eta prestatzerik saihestea; eta prozesuari begiratu beharrean, arazoari begiratzea». «Erretiratzea bizi izan beharrekoa eta aurre egin beharrekoa den trantsiziotzat ikusi behar da»; familiak, adiskideek eta kirol inguruneak lagunduta egin beharreko trantsiziotzat. Aldaketa handi hori onartu behar da, prozesuaren, hazkunde pertsonalaren eta esanahi berrien ikuspegitik norbere burua berriz asmatu eta eraldatu.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz aritu gara Martín FIzekin eta atleta ohi batekin , eta beren ikuspegiak eman dituzte.

  • Susana Regüela, atleta ohia, Psikologiako doktorea. Sant Cugat errendimendu handiko zentroan, goi mailako kirolarien formakuntza integralean eta trantsizioetan espezializatutako unitatearen arduraduna da.
  • Martín Fiz, atleta ohia, Europako eta munduko txapelduna maratoian, eta enpresaburua.
  • Goi mailako atleta ohia, 2003an erretiratua.