
2018/2019 denboraldiko jarduera programaren izenburu berarekin (Kirola, iragazkirik gabe), Taniak bere mintzaldiko gai nagusitzat izan du kirolak gure eguneroko bizitzan duen balio onuragarria. Bere historia pertsonala oinarri hartuta, erakutsi du nola kirolaritzat ikasi zituen balioak bere eguneroko jardun pertsonal eta profesionalean lagungarri zaizkion: «Kirolean, ikasi nuen neure buruarengan sinesten, nahi nuen hura lortzeko ahalegintzen, une zailetan neure burua ematen, taldean lan egiten, benetan urrutiago iristearren...». Balio horiek lagungarri zaizkit orain ere, eta edonori laguntzen diote eguneroko bizitzan.
Norbere buruarengan konfiantza izatea, autokonfiantza, autoestimua, arreta orainaldian jartzea eta enpatia dira kirola egitearen onura batzuk, batez ere haurtzarotik eginez gero. Kirola egiten duenarentzako onura horiek garapen pertsonal eta profesionalean laguntzen dute, errespetua eta tolerantzia sustatzen dituzte, pertsonen arteko harremanak errazten... Gaitasun horiek edonori laguntzen diote bizitzako eguneroko egoeretan. Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Miren Egibarrek eta Ángel Gonzálezek parte hartuko dute, beren ikuspegi soziologiko eta psikologikoak emanez.
- Tania Lamarca, gimnasta erritmiko ohia, bi aldiz munduko txapelduna, 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan urrezko dominaren irabazlea, coach profesionala, eta Lágrimas por una medalla liburuaren egilea.
- Miren Egibar, Kirolaren Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.
- Ángel González, Psikologiako doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko jarduera fisikoaren eta osasunaren laborategiko zuzendaria, Aktibili aditu batzordeko kidea.
