
Zer espero behar den (helburuak)
- Gorputz ariketak taldean egitea, horrela motibazio gehigarria izanda.
- Intentsitate ertain-altuko ariketa egitea.
- Giharrak tonifikatzea eta indarra irabaztea.
- Nork bere burua hobetzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Giharretako indarra irabaztea.
- Bilakaera bizkorxeagoa da modalitate honetan.
- Koordinazioa eta malgutasuna hobetzea.
- Ahalmen kardiobaskularra hobetzea.
ZIRKUITU FUNTZIONALA
Mantentze fisikoa
1
ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.
2
Adierazitako prezioa ikastaro bakoitzeko izango da: normala / hobariduna (30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).
21
Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.
Argibideak
Zer ekarri behar den: kirol arropa eta oinetakoak.
